BURTSA. Esan, izan, eta gehiago

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Seinale on gutxi bidali ditu finantza sektoreak azken aldian. Subprime krisiaren ondorioak ekonomia errealera ere iritsiko direla uste du aditu askok. Iritsi direla, beste zenbaitek. Esan eta izan. Eta ez dira Euskadi Irratiak bete berri dituen 25 urteak pasa, noski. Dena den, jaitsierak saihesteko gai izan zen Ibex-35 (+%0,59) atzo, aspaldiko asterik txarrena amaitzeko. Zalantzak izan ziren goiz kronikan lege, baina mezulari soil baino gehiago den batek zabaldu zuen, Bankinterren (+%11,24) %30 eskuratzeko baimena eskatu duela Credit Agricolek (+%5,24). Amets faktoria martxan jarri zuen horrek eta BBVAk (+%1,87) ere igarri zion. Iberia, Gas Natural eta Cintra %1na galtzen jarri zirela ikusi zuten inbertsiogileek aperitifa hartzen ari zirela, larritu gabe. Atlantikoaren kostaldeko trenak, berriz, Wall Streetera iritsi eta ez zuen berri txarregirik topatu. Eta izarren behatokian,Santander (+%0,98) eta Edurnezuri (+%0,05) beltzetik

.

Dermoesteticaren (+%23,08) jabeak onartu egin du erosteko eskaintzak jaso dituela, arrisku kapital talde batzuen aldetik. Horrek, medikuntza estetikoaren enpresaren akzioaren itxura hobetu baino zerbait gehiago egin zuen atzo. Kurrinkak latzak izan ziren



Alokairuajende arraroak egiten duen gauzatzat jotzen dutenek hausnartu behar lukete, gainbalioak lortzen maisu agertu den Santanderrek egin berri duena: higiezin ia guztiak saldu eta, bertangoxo, alokairuan jarri. 1.152 bulego salduz, 860 milioiko gainbalioa lortu du Botinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.