BURTSA. Ezpeletakoa hankaz gora

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Ezpeletako ferian giro ona eta salerosketa eskasa izan bazen, justu alderantzizkoa gertatu zen Bilboko akzio ferian: salerosketa polita (3.082 milioiren Ibex-35eko akzioak mugitu ziren ohiko merkatuan) eta giro hagitz apala, berri gutxiko eguna izaki. Ondorioz, gorri hasitako egunari buelta emateko lain indar bildu zuten indizeek, baina mugimendurik gehienak ttipiak izan ziren arras. Mapfre (+%2,94) aseguru etxea nabarmendu zen, baina blue chipek pottoken hankak bezain mugimendu laburrak egin zituzten: Repsol-YPFk (+%1,09) baino ez zuen %1eko aldaketaren langa pasa. Polonian Unicreditoren 200 bulego bereganatu nahian dabilen Santander (+%0,62) izan zen akzio salerosiena, 600 milioiren mugaz goiti. Bankinter (-%0,97) eta Endesa (-%0,67) izan ziren gorrian nabarmendu zirenak, Gas Naturalekin (-%0,71). Eurostoxx 50ean, %3na pasa igo ziren LVMH eta E.Onekin batera, Siemens (+%5,48) nabarmendu zen

.

Endesa. Endesa enpresan duen %10eko partaidetza saldu ez dezan eskatu omen dio Espainiako PP alderdiak Caja Madrid kutxari. Accionak (-%0,32) saltzeko tentazioari eutsiko balio ere, ikuskizun dago E.Oni Endesaren %50 bereganatzea eragozteko jarrera beste nork hartu dezaken. Eta kapitalaren laurdena edo faltako lukete, bi akziodun horiek, euren jarrera numantziarra defendatzeko. Bestalde, Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP) aurrera jo edo ez, E.On eta Endesaren akzioen kotizazioak, normalean, kontrako norantzan mugitu beharko lirateke datozen egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.