BURTSA. Fini 'finance' finak
Finantza sektoreko enpresen kotizazioen galera ikusgarriak izan dira AEBetako hainbat bankutan (Lehman Brothers izan liteke Bear Stearnsen zerraldoaren osteko hurrengoa), ia %15 galdu du, berbarako, Suitzako UBS bankuak eta, gurean ere, %3 inguruko galerak izan ziren bankuen artean. Fini finantza oparotasuna eta finantza sektorearen loria. Edurnezurik ere %2,29 galdu arren, bistakoa da akzio azoka bera finantza merkatu bat dela eta, hortaz, finantza krisia gainontzeko sektoreetara hedatzear dagoela. 1929 urtea, ez ohiko neurriak eta banku zentralen amesgaiztoak, denetik dugu. Dolarra gainbeheran,eta ezegonkortasuna, harrigarria. 4.236 milioiren salerosketa izan zen Ibex-35en (-%2,81) eta Indra (+%0,39) izan zen galerak saihestu zituen bakarra. Azken hilabeteen ondoren, finantza bitartekaritza ez da berriz lehengoa izango. Fini finantza finak: galerak gordin datoz eta ez dira bankuen artean geldituko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu