BURTSA. G puntua doi-doi

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Aurpegi asko ditu G puntuak burtsan. Goranzko puntua izan liteke, atzo lez, edo Galeren puntua, astean. Egunero da, beraz, doi-doi G puntua burtsan; Gipuzkoako bertso txapelketan lau urtean behin den arren. Egun finantzetan bizi den egoeran, hamalau urtean behin ere ikusten ez den horietakoa da. Banku arteko eragiketak urriak dira eta biziki prezio garestietan ematen ari dira, banku zentralek epe laburreneko arazoak konpondu arren. Munduko handiena izandako Citigroupek besterenganatuak ei zituen 54 mila milioi dolarreko aktiboak bersartu behar izan ditu bere balantzean, berrirentsi. Eta, ondorioz, joan den astean 10 mila milioiko kapital hedatzea egin arren, rating jaitsiera pairatu du Moody´s-en aldetik. Atzerriko zezenak gu adarkatzea denbora kontua da, Illunbe baino plaza borobilagoa den burtsa lekuko. Tremon higiezinen taldea, azken adarkatua: ez da burtsaratuko.

Bategitea Behartutako eta presazko ezkontzen itxura du Frantziako Gecina eta Colonial (=) higiezinen enpresak abiatutako bategite elkarrizketenak. Frantziako AMFk (Espainiako CNMVren parekoak) ikerketa abiatu du, Gecinako presidente Joaquin Rivero espainiarrak Frantziako enpresaren akziodunen artean ezkutuko akordioak ote dituen; hala balitz, Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egitera behartua bailegoke Rivero. Colonialekin bat eginez gero ordea, bere partaidetzaren proportzioa txikitu egingo litzateke eta, hortaz, EEP egitea saihetsiko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.