BURTSA. Igotzeko, jaitsi beharra

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Lehen Mailara igotzeko, jaitsi beharra dago lehenengo, eta badirudi Realak eta Ibex-35 indizeak horixe pentsatu dutela. Gakoa, beti legez, bakoitza mugimenduak non harrapatzen duen. 4.325 milioiren akzioak salerosi ziren atzo Ibex-35eko akzioetan, eta egun osoan galerak izan ziren nagusi. 700na milioi pasa mugitu zuten hiru erraldoiek, eta Edurnezurik(-%1,49) jaso zuen golik gehien. %0,9 galdu zuten bi banku handienek, eta horrelako defentsarekin Ibex-35i eutsiko dionik ez da. Alboetan korrikaldi azkarrak egin zale diren Sacyr, Inditex eta Sogecable %2na pasa jaitsi ziren, eta aldakortasuna handitzen ari diren lekuko garbienak bihurtu ziren. Petrolioa goitik, euroa kontraerasoan eta bost akzio baino ez zenbaki gorriei ihes egiteko abiadurarekin. Gutxiegi. Errenta aldakorrak geroz eta gehiago du aldakorretik eta gutxiago errentatik. Finkoan, aldiz, Espainia nahiz Frantziako 10 urterako zorra, %4,7ren bueltan.

Burtsaratzeak. Solaria gaur eta Almirall bihar dira burtsan salerosiko diren hurrengo akzio berriak. Eguzki energiaren alorra jorratzen du lehenengoak, eta 700-1.000 milioi arteko balioa izango du, merkaturatze prezio tartearen arabera. Kapitalaren %26 burtsaratuko du, eta iazko mozkinak halako 150 inguruan aterako da. Garesti, itxuraz. Almirall laborategiek, bestalde, 2.000-2.500 milioi bitarteko balioa izango dute merkatu prezioan, eta kapitalaren %30 salduko dute gaur egungo jabeek. Horrela, txikizkariek eurei eskainitako akzioak halako lau eskatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.