Garai loriatsuak bizi izan ditu burtsak, igandean Illunbek bezala. Baina ilunperako ordua iritsi da akaso: astelehena da Illunben, G puntua bukatu da, eu(ro)foria amaitu eta akzio azokek krisiari begiratu diote aurrez aurre. Txapelaren itzala baino luzeagoa da, krisiak eragin dezaken ilunpea. Caja Madrid aurrezki kutxak Mapfreren (+%0,33) %15 bereganatu duelako saihestu zuen aseguru etxeak ahobatez nagusitu zen gorritasuna. 35 akzioetatik 34 gorritik joan ziren atzo. %6 pasa Colonialek bakarrik galdu zuen, %5 pasa Cintrak baino ez. Baina Santander erraldoiak %2 pasa galdu zuen, %1,98 BBVAk eta %1,33 Edurnezurik. Salerosketa bolumena ez zen handiegia izan: 3.500 milioikoa. Baina agerikoa da munduko akzio azoka guztiek egin zutela gorrirako bidea. Ferrovialek (-%2,07) Habitat higiezinen enpresaren 400 milioko zorra bere gain hartuko du, %20an bere duen enpresak hondoa jo ez dezan.
EBZ. Prezio indizeek jakien garestitzea jaso dute mundu zabalean. Euroa ere ahultzen ari da dolarrarekiko eta petrolioa azkarrago merkatzen ez bada, erregaiaren bultzada gehituko dio gure KPIri. Bien bitartean, EBZ geldirik. Eta sinesgarritasuna?
Vueling. Alitalia eta Iberia (-%1,59) Erosteko Eskaintza Publikoetan (EEP) murgildurik dabiltzan honetan, Vueling (-%6,26) etenik gabeko beherako bidean da. Atzoko galerarekin, Kataluniako aire garrio konpainiaren akzioa, 30 euroan burtsaratua 10,19 euroan dabil..
BURTSA. Illunbetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu