BURTSA. Independentzian autonomia
AEBen independentzia eguna ospatzen zen atzo eta horrek salerosketa bolumena gutxitu zuen. Hala ere, Espainiako Energiaren Batzorde Nazionalak Endesaren (+%0,28) autonomia aldarrikatzeko balio izan zuen. Aldarrikatzeko baino, Enel (-%0,49) eta Accionari (+%1,29) baldintza lez ezartzeko, euren Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP) aurrera egingo badu. Europar batasuna ez dela hain batasun eta merkatu askean edozer ez dela libre. AEBetako jaieguna gorabehera, 2.965 milioiren akzioak salerosi ziren, kupo bat baino dexente gehiago, bistan denez. Berri makroekonomiko esanguratsurik gabe ere, analista askoren baikortasuna islatu zen Ibex-35 (+%0,81), Bilbao-2000 (+%0,84) nahiz Europako gainontzeko indize nagusietan. Edurnezuriri (+%0,67) nagusikeriaz jokatzeagatik europar agintaritzak ezarritako 152 milioiko isunak kilimak ere ez zizkion eragin. Salbuespenak, atzo, galerak: %0,02koak Iberdrolaren kasuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu