BURTSA. Izaskun Bilbaoz mozorrotuta

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Lainoak, kezka, gatazka, zalantza, arazoak ikusiko ditu Eusko Legebiltzarreko presidenteak Atutxari gertatua ikusita. AEBetako ekonomiaren geldotzea edo KPI altua bera, Eurogunetik geroz eta gertuago dauden arazoak dira. Izaskun Bilbaoz mozorrotu dira, horrenbestez, gure indizeak: zer egin ezean daude. Baikor izateko arrazoi eta ekimen izan badira. Baina baita, kontrara, ezkor izatekoak ere. Bernankek interes tasak jaitsi ditu edo jaitsi behar izan ditu. Trichetek inflazioaren mamua ilegalizatzerik ez du, nola desegingo du prezio aurreikuspen hazkorrak dituztenen taldea? SGri (+%1,71) gertatua baino, UBS eta beste hainbat bankuri gertatua orokortuko balitz, zer? Epaile zorrotza da merkatua, inhabilitatzerik ez dago eta, atzo, 5.020 milioiren arrazoiarekin, igo ezina eta jaitsi nahi eza islatu zituen. Ñabardurak, erraldoien artean bertan: Telefonicak (+%1,3) eta Santanderrek (-%1,5) ez zuten ahobatez bozkatu.

Iberdrola (+%6,49) enpresada maskarada honetan dantzarako jende guztiak bikotetzat nahi duen laguna. E.On (-%3,12) Alemaniako argindar enpresak ere muturra sartu du, eratorrien bidez, euskal enpresan. ACS (-%0,48) akziodun nagusia, isilik da oraingoz.



ICD. Investment Corporation of Dubai (ICD) du izena eta petrodolarren garai loriatsuetan bezala, bazterra jotzear diren bankuak edo higiezinen enpresak berdin, diruz jo dituzte Asiako funts erraldoi publikoek. Colonial (+%5,59) da irentsi dezaketen hurrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.