Epaile baten erabakiz edo kotizazioen ondorioz, elkarte anonimo osoa pikutara badoa edo beste barik bere balioa jaisten bada, berdin Egunkaria edo Sacyr (-%1) izan, akziodunak gutxienez kaltetu zuzenak dira. Zer esanik ez langileak, lehenengo kasuan. Atzo bezala kotizazio gehienak igotzen direnean ere, kaltetu zuzenak izan daitezke. Short daudenak, hau da, akzioetan azpitik jokatzen ari direnak, alegia, epe jakin batera, erositako akzioak baino saldutakoak gehiago dituztenak; igoerekin galtzen dute (jaitsierekin irabazi). %5na pasa igo ziren atzo Gamesa nahiz Ferrovial; %4na Acerinox eta Bolsas. Bidegabekeria ez zen izango, baina AEBetako datu makroekonomikoak ere ez ziruditen tamainako igoerak justifikatzeko modukoak, ezta Wall Streeten poza ere. Hor ere izango da kaltetu zuzenik. 3.142 milioiren salerosketa eta Eurogunean urtearteko KPI, martxoan, %3,6an; euroa bizi dugunetik, izan den maila altuena.
Santander. Santanderrek (+%2,31) bi urterako zorra (1.500 milioiko zorra jaulki zuen atzo) Euribor + %0,75 ordaintzen badu (nahiz bere kasuan 3 hilabeterako Euriborra izan), ez dirudi mailegu merke asko emango dituenik; bitartekaritza marjina nahi badu, noski.
Sacyr. Sacyrrek (-%1) BBVAn (+%1,57) partaidetza erosi eta zuzendaritzan parte-hartzea eskatu zuenean, dirutza irabazi zuen, nahiz bere helburua, boterea, lortu ez. Frantzian, Eiffage bereganatzeko ahaleginean porrot egin du eta, gainera, auzibidean jarri dute.
BURTSA. Kaltetu zuzenak badira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu