BURTSA. Non zinen atzo sei urte?

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Atzo askok egindako galdera hori, Ibex-35 indizeari ere egin geniezaioke: gure indize nagusiak 7.678 puntutan ekin zion 2001eko irailak 11ko saioari eta 300 puntu galdu zituen New Yorkeko etxeorratzen amiltzearekin. Atzo 13.726 puntutan ekin zion saioari eta 240 puntu irabazi zituen. Ahobatekotasuna izan zen irabazietan, gutxitan gertatu ohi dena. Trichet parlamentuan ari zela ere, goizago bezala, erosketak izan ziren nagusi eta aurreko egunetako zauriak miazkatu zituzten Bankinter (+%5,12), Acciona (+%3,04) nahiz bi banku handienek, BBVAk (+%2,12) eta Santanderrek (+%1,5). Repsol-YPFk (+%1,88) Mexikon gasa banatzeko kontratua bereganatu dezakeela ospatu zuen baina LPEEren petrolio ekoizpen handitzea ez da oso esanguratsua eta upelak garestitzen jarraitzen du; dolarretan gutxienez. AEBetako esportazioak hiru urteotako martxa azkarrenean haztea dakar. Kontsumitzeko baino, ekoizteko ere garaia badute.

Eskaintza. Dela ABN Amro Herbehereetako banku nagusia bereganatzeko borrokan(+%2,99), Santanderrek bezala edo, dela kapital merkatuetan lortu ezin dituzten gordailuak biltze aldera, txikizkariei eskaintza interesgarriak egitera doaz banku eta aurrezki kutxak.



Ekimen garrantzitsua. Administrazio kontseilukideen portaerak garrantzi kualitatiboa izan ohi du: azken asteotan Sacyr (+%2,48) eta Repsoleko kontseilukide den Jose Manuel Loureda espainiarrak, 2,7 eta 0,5 milioi xahutu ditu, hurrenez hurren, bere partaidetzak handitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.