BURTSA. Okerrago dago Gaza

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Warren Buffet ez da Israelgo armada: arazotan dabiltzan bono aseguratzaileak laguntzeko asmoan atzera egin badu, ez da burtsa sarraskitu nahi zuelako. Burtsak Gazaren itxura hartu badu, ezkortasuna nagusitu delako da. Mozkin berri onekin bonbakatuta ere, beltz ikusi nahi duenak errazegi du eta salmenta oldea nagusitu da. AEBetan Thornburg hipoteka etxea hondoa jotzear da eta eraikuntza gastua gainbehera doa; gertuago etorrita, %70 gehiago irabaztea ez du aski izan Sacyrrek (-%6,93) danbateko latza jasotzeko. Tokiotik zenbaki gorriekin etorritako tsunamiak, Ukraina eta Errusiako tensio gorrituarekin, petrolioa eta urrearen prezioak gorantz lehertu ditu. %2na pasa galdu zuten Edurnezuri eta BBVAk, %1,93 Santanderrek, baina %4 pasa Mapfrek eta %5etik gora Colonialek. %3na pasa galdu zutenetan Criteria, Acciona, Gas Natural, BME eta Repsol-YPF bera ere bazeuden. Agur 13.000 puntuei

.

Volkswagenek (+%2,06) Suediako Scania kamioigilearen gaineko kontrola lortuko du, Wallenberg familiaren kontrolpeko Investor AB enpresaren partaidetza 1.900 milioian erosita. Honenbestez, MAN, Scania eta hirurak batera jarduteko atea zabaldu du. Aldi berean, baina, Porsche (+%3) lehiakidea, Landabengo jabearen gehiengoa erostekotan dabil, egun Volkswagenen duen %31ko partaidetza handituz. Frankfurteko burtsak oniritzia eman zion egitasmoari eta Lehia Auzitegiak eragozten ez badu, aurrera ateratzeko aukera handiak ditu kontzentrazio saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.