BURTSA. Ona, itsusia eta txarra

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Erreserba Federalaren ereduari segiz, diru ona diru txarraren truke emango die Ingalaterrako Bankuak bere menpeko bankuei; ona txarraren truke, ez al da itsusia? Harrigarri samarra bai edo, akaso, egoera zailaren adierazgarri, Bank of America nahiz UBS lekuko. Salerosketa bolumen txikiarekin (2.966 milioirena zer da bada, egun Ibex-35 indizeko akzioetan), %1,41 galdu zuen gure indizeak; bi banku handiek eta Edurnezurik ere %1na pasa galdu zuten eta zerbait irabazteko gai Mapfre (+%2,17), Cintra (+%0,61) eta Abertis (+%0,05) baino ez ziren izan, Sogecable (=) bertan goxo lagaz. FCC, Acerinox, Iberdrola nahiz Renovablesek %3na pasa galdu zuten. Telecincoren (-%2,3) akzioak saltzeko gomendatu du Deutsche Bankek eta mesederik ez dio eginen analisten gomendioak. Ekonomiaren motelaldia agerikoa izan zein ez, akzio azokak ez du gehiegi islatu, finantza sektorean salbu. Eta hau, motelaldiagatik baino, subprime istiluengatik.

Itinere. Saltzeko Eskaintza Publikoan (SEP) barneratua dago Itinere azpiegitura ustiatzailea, Sacyrren (-%0,81) filiala dena. Apirilaren 30ean burtsaratuko da bere kapitalaren herena. Akzioko 4,1 edo 5,1 euro jasoz gero, 1.000-1.300 milioi inguru bilduko ditu. Europistas eta Itinere Infraestructurasen bategitetik sortutako enpresa denez, dagoeneko burtsan salerosten da bere kapitalaren zati txiki bat. Berau 5,42 euroan mantentzen da oraingoz baina, gaur inbertsiogile txikientzat finkatuko den gehienezko prezioa kontuan hartuz, ez dirudi maila horretan eutsiko dionik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.