BURTSA. Osasuna, larri

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Ligako azken jardunaldian Osasunak maila galtzeko arriskua du. Finantza krisiak ere, sistemaren osasun egoera larria nabarmentzen du. Michiganeko adierazlearen arabera, AEBetako kontsumitzaileen konfiantza azken 28 urteotako baxuena izatea ez da kasualitatea. Gasolina gutxi gelditzen zaie Zigandaren mutilei eta erregaia garesti dago; upeleko 127 dolarretik gora Texasekoa. Etxebizitzen merkatua kili-kolo (datu txarrak eta ez onak nahasian), konfiantza eskas eta erregaia zeruan egonda, burtsak gorritxoak ikusiko dituela aurrez ikustea ez da zaila. Timing edo denbora kontua da eta, jokalariren batek edo bestek ihesbideren bat topa lezaken arren, taldearentzat, oro har, egoera ez da ona. Ibex-35ek %0,73 galtzea horren adierazgarri, 3.400 milioiren bolumen politarekin gainera; azken aldian gainditzea kosta den 3.000 milioiren mailatik gora. Iberdrola (-%1,94) epaile eta Edurnezuri (-%0,83) nahiz Mapfre (-%2,58) marrazain.

­Caixa Catalunya. Caixa Catalunyak etxebizitzen prezioa urtean %2,2 jaitsiko den aurrikuspena plazaratu du. KPI Kontsumo Prezioen Indizearen pareko igoerak ziren lehenengo, prezioen mantentzeak izan ziren ondotik eta, azkenean, iritsi dira prezio jaitsierak. Hauek biziki indartsuak ere ez badira oraingoz, jaitsierak dira dena den. Azkoyen (-%0,71) Nafarroako enpresak iaz epe berean baino %54 gutxiago irabazi du autengo lehen hiruhilekoan; 1,8 milioi euro. Bere negozioa %14 txikitu ostean eta barne berrantolaketa baten ondoren gertatu zaio galera hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.