BURTSA. Rap dantzan

joxerra senar
2007ko martxoaren 31
00:00
Entzun
George W. Bush AEBetako presidentearen aholkulari Karl Rove belatzea Rap dantzatzen ikustea bezain bitxia da Ibex-35aren goialdean eta behealdean Euskal Herrian egoitza duten bi konpainia ikustea. Baina hala gertatu zen atzo. Gamesak (+%2,89),hamabigarren egunez jarraian gora egin zuen, sektoreko konpainien inguruko albisteen haizeak lagunduta. Merkatu bero dago, eta Gamesa enpresaren baten jopuntuan egon daitekeela pentsatze hutsak, hip-hop doinua dantzan jartzen ditu akziodunak. Diruaren txin-txinak erakarrita, jakina. Iberdrolak (-%0,78), berriz, gertuago du Scottish Powerrekin indarrak batzea, herenegun akziodunek kapital hedatzeari baietzesan , eta SPko akziodunek bat-egitea baimendu ostean. Haatik, merkatuak zigortu egin zuen. Ibex-35 %0,25 igo zuen, azken orduko Wall Streeten boladak lagunduta. Petrolioaren eta Iranen auzia urrutiko oihartzuna baino ez zen izan atzo.

Iberia. Zurrumurruen bazka izan zen atzo. Estatu Batuetako inbertsio funts batek, Texas Pacific Group, konpainiaren %100 erosteko eskaintza publikoa egingo duela zabaldu zen, eta akzioak %0,25 jaitsi ziren. Maitale hori gustuko ez duten seinale. Haatik, British Airwaysek du Iberiaren giltza.



ACS. Akzioak pilatzen dihardu Iberdrolan. Jada %13ren jabe da. Ez du oztopatu Scottish Power erosteko kapital hedatzea, baina ziurrenik ez du baztertzen Union Fenosarekin bat egitea ere. Behi-esne horrek iaz 128 milioi euroko dibidenduak utzi zizkion. .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.