BURTSA. Santurtzitik Bilbora?

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Bihar zortzi egingo dute izen bereko lasterketa, baina Santurtzira Espainiako loteriak ekarritako pagotxa noiz iritsiko ote da Bilbora? Ibex-35 (+%0,27) indizeak eutsi soilik egin zion, baina euskaldunetan Iberdrola (+%0,78) baino ez zen nabarmendu. Gamesari (-%5,67) muzin egin diote inbertsiogileek azken egunotan, Iberdrola Renovables burtsaratzear delako akaso. BBVAk (-%1,13) ere ez zuen aldeko loteriarik izan, AEBetako bankuak larri dabiltzan unean egin duelako herrialde hartan inbertsio handia. Madrilen Investor´s Day ospatzeak ere ez zion sasoia hobetu, eta AEBetako produkzio industrialaren datu motelek are gutxiago. 5.149 milioiren salerosketa partaidetza handia da egun bakarreko burtsaren lasterketan, zer esanik ez 1.100na milioitik gorakoa, Santander (+%0,27) eta Edurnezuriren (+%1,11) akzio nagusien kasuetan. Bankinterrek (+%8,46),Fenosak eta Gas Naturalek ere alde izan zuten loteria.

Sabadell. Bankuak (+%1,56) ukatu egin behar izan zuen Bankinterren (+%8,46) akzioak erosten ari dela. Botin eta Bhavnani akziodunek nagusitasuna lortzeko lantzean behin berpizten duten lehiaz haratago, bankuak erosi eta irensten espezialista bihurtu da Kataluniako banku nagusia. Burtsan urtean pilatutako galera guztiak ezabatzea lortu du, horrenbestez, Bankinterrek. Guipuzcoano (-%1,3) bankuarekin tarteka gertatzen den moduan, Erosteko Eskaintza Publikoen (EEP) zurrumurruek garesti mantentzen dituzten banku ertainon akzioak; PER altua dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.