BURTSA. Sarkotizatuak eta royalistak

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Frantzia «sarkotizatu» eta gure indizeak narkotizatu, guztia bat izan da. Inbertsiogileek eraikuntza enpresen arazoak, bederen, momentuz ahantzi dituztela dirudi, narkotizatuta baleude legez. Adreilufobiak ez zuen atzo islarik izan. Ezin beste horrenbeste esan bankari buruz, Santanderrek (-%0,45) 10,5 puntu eta BBVAk (-%0,28) 5 puntu galarazi baitzizkioten Ibex-35 indizeari; ehiztariak apur bat «royalistago» balira bezala. Londresen jai eguna izateak salerositako bolumenean eragin zuen, txarrerako, noski: 2.710 milioiren akzioak baino ez ziren atzo salerosi. Partaidetza itzelik ez, beraz. Baina,Inmocaral (+%4,98), ACS (+%1,35) nahiz Sacyr (+%0,7) gai izan ziren txerritxo ehiztariak egun batez narkotizatzeko eta petrolioak ere gehiegi estutu ez gintuenez, Ibex-35ek 14.600 punturen marka gordezuen. Eta, egunean ikusi zen bilakaera ikusita, ez da gutxi. Espainiako hipoteken zenbatekoa, %22 «baino» ez da azken urtean hazi.

Alcoa. AEBetako Alcoa aluminio enpresak Kanaako Alcan Erosteko Eskaintza Publikoz (EEP) bereganatu nahi du, 33 mila milioi dolarreko eragiketan. Azken kotizazioarekiko %20ko gainsaria ordainduko luke. Akzioak, ordea, %32 egin zuen gora Wall Streeten, foileto berri baten lehen atalean baino ez gaudelakoan. Gisako eragiketen epelean, gurean Acerinox (+%5,12) izan zen Ibex-35eko akziorik dirdiratsuena. Hori bai, aurtengo lehen hiruhilekoan 212 milioi irabazteko gai izan dela jakinarazi ondoren, iaz epe berean halako kasik hamar, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.