Bankuen balantzeetan aztarrika hasiz gero, gorpuzkin ugari topa litezkela dirudi. Saseta eta lagunak baino denbora gutxiagoz bertan egonagatik, subprime hipoteken jarduerak eta zalantza giro orokorrak BearStearns bankuaren likidezia eskasa agerian utzi dute. Inbertsio bankuen artean bosgarrena dena, bere balioaren herena pasa ari zen galtzen atzoko saioan JPMorgan (-%3,8) eta Erreserba Federalaren laguntza izango duela plazaratuta ere. Finantza sektoreko enpresa ezberdinetan, batipat AEBetakoan, ustel usaina
zabalduz doa. Gurean %1na pasa galdu zuten BBVA eta Bankinterrek eta bi erraldoiek, Santander eta Edurnezurik, %0,3ra iritsi ez ziren galerak izan zituzten. Astean gudaroste sendoena energia enpresek osatu dute baina hala ere, atzo, Iberdrolak %1,69 galdu zuen. 3.778 milioiren salerosketarekin, indusketa eta lur mugimenduetan aditua den FCC (+%6,39) eta Sacyr (+%2,26) nabarmendu ziren.
BBVA. Akziodun batzar luze eta istilutsu samarr a izan zuen atzo BBVAk (-%1,12) Bilbon. Iazko emaitza onak bistakoak diren arren, duela urtebete 20 eurora iritsi zen akzioa 13,22 euroan da gaur. Erlatiboki ondo ari da, baina egurra jaso duela bistakoa da.
Edurnezuri. Giro nahasian, autokartera bikoiztea erabaki du Edurnezurik. Bere kapitalaren %1,35 berrerosi du merkatuan eta akzioa 18,33 euroan dago. Inbertsio aukerak murrizten direnean, akziodunei ordaintzeko modu egokia izan liteke kotizazioei eustea.
BURTSA. Saseta eta lagunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu