Oker handia egiten duenak puntuak irabazi behar izaten ditu. Etaetorkizunean okerren bat egitekotan dabilenak puntuak biltzen saiatzen da: Travel txartelaren gisa, puntuak bildu eta puntuak gastatu. Zapateroren gobernuak argindarraren prezioa bere horretan uztea erabakitzeari geroko puntu gastatzearen tankera hartu diote batzuk, eta burtsaren atzoko saioari travelaren tankera hartu dionik ere bada. Astea, behintzat, txintxo plantan amaitu nahi izan dute merkatuek, eta Bilboko indizeak (+%0,46) eta Ibex 35ak (+%,0,49) puntuak irabazi zituzten. AEBetako azpiko inflazioaren datuakformal portatzeko aitzakia eman zieten indizeei, eta travelari jaten ematea erabaki zuten.Metrovacesaren (+%2,37) eta Gamesa(+%1,88)izan ziren zintzoenak eta eurentzat izan ziren punturik onenak.7.649,3 milioitako salerosekta bolumenarekin, datorren astera begira beteta geratu da travela, gastau nahi izanda ere.
Sacyr. Eiffage akziotan erosteko eskubidea berreskuratzeko direnak eta ez direnak egitekotan da Sacyr (+%0,67). AMF Frantziako balore merkatuen agintaritzak erosketa dirutan egitera derrigortu du , akziotan egiteko egin zuen eskaintza beste enpresa batzurekin hitzartuta egin zuela argudiatuta. Hori horrela ez dela erakusteko epaitegietara joko dutela esan dute Sacyrreko buruek.
Mixta Africa. Herrialde txiroetan etxebizitza sozialak egiten dituen konpainiak %4,3a Morgan Stanleyri saldu dio, eta bi urte baru burtsaratzekotan da.
BURTSA. Travel txartelaren gisa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu