BURTSA. Zadorraren pare

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Emariaren handitzea egoki bideratzea lortu du Zadorrak. Burtsak ere, berri handi eta txikiak egoki irentsi zituen atzo, batik bat AEBetako BPG eta langabeziarekin zerikusia zutenak ez zirelako espero bezain txarrak izan. Bi banku handienak eta Edurne zuri %1na pasa gora, beraz, indizeak ere horrelatsu. Ur handitan ito eta ia busti gabe mugitzen denik bada, Santander (+%1,67) eta General Electricen aktibo trukaketak erakutsi duen gisan. Dirua eskas denean, kromo aldaketa ez da alternatiba txarra. Santanderrek ABN Amrorena zen Italiako Interbanca saldu du, horrenbestez. 3.441 milioiren salerosketa ez da kopuru txikia eta urtarrileko minimoetatik ia %10 gora egin dute gure indizeek. Baina konfiantza berreskuratu denik ezin esan; Agoitz edo Castejonen badakite, beldurra nolako lagun itsaskorra den. EBZk banku arteko merkatua lasaitu nahi du, eta, Ebrorekin ez bezala, likidezia handituz lortuko du. Noiz arte, ordea ?

Criteriak (+%2,78) Abertis (+%2,2) azpiegitura hustiatzailearen %3 gehigarri bat erosi du, %29ko partaidetza osatzeraino. FCCk (+%2,69) jakinarazi du Colonialek (+%3,23) bere esku duen FCCren %15eko partaidetza erosteko sei eskaintza dituela.



Ikustekoa da Erresuma Batuko prentsak Espainiako higiezinen merkatuaz egiten duen jarraipen estu bezain zorrotza. Northern Rockek hondoa jo izana, Ingalaterrako Bankuak EBZren politika bera ez egitearen ondorio izan zen. Baina horren errua ez du Espainiak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.