BURTSA. Zalantza balantza

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gora eta behera, zalantzan balantzan, horrela eman du Ibex-35ak astea. Atzoko igoera kontuan izanda ere, astean galerak eman ditu. AEBetako konfidantza indizearen igoera eta Dow Jonesen maximoak izanda ere, dolarra ahultzeak enpresa zorraren gainsarien igotzeak eta petrolioarenak, argilunak nabarmendu dituzte. 15.000 puntuez gora emango du asteburua Ibex-35ek, baina 3.320 milioiren salerosketak ez zuen joera garbirik erakutsi. Santanderrek %1 eta Edurnezurik %0,65irabazita asko du egina indizeak. BBVA (+%0,94) eta Iberdrolak (+%0,77) ere jarri zituzten euren hondar aleak. Baina AEBetako S&P, Japoniako Nikkei eta Londresko Footsieren %1,5 inguruko irabaziak urrutitik ikusi ziren. Enpresa zehatzen aukeraketan berebiziko erronka du inbertsiogileak: interes tasa altuagoak, inbertsioen errentagarritasunarentzat langa altuagoa dakar. AEBetan hedatzea merke dago, Txina ausartentzat.

Telefonica. Edurnezurik (+%0,65) China Netcomen duen %5eko inbertsioa (420 milioi xahutuz) bikoizteko asmoa agertu du Alierta presidenteak. Telefono finkoen alorrean Asiako erraldoi horretan bigarren enpresa da China Netcom. Eta Edurnezuri, 17 eurotik gora.



Colonial (-%0,49) higiezinen enpresak azken maileguen berme bezala eskaini behar izan du FCCn (+%2,63) duen %15eko partaidetza. Ukatu egin du, hala ere, Abramovich errusiar aberatsak partaidetza hori erosteko eskaintza bat egin dionik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.