BURTSA. Zorra zor

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Zorra zor eta salmentak bor-bor. Aldakortasuna da nagusi burtsan. AEBetako higiezinen sektorea nahiz kontsumitzaileen konfiantza gainbehera badoaz, mailegu krisi usaina badago, bistakoa da zorpetuta dauden enpresek zorraren epemuga iritsi ahala berau berritzeko erraztasunik ez dutela izango. Ez han, ez hemen. Eraikuntza enpresek, are gehiago energia enpresak erostera jo dutenek, zorpetzera jo dute azken aldian eta hortaz gogoratu ziren atzo inbertsiogileak. Acciona, FCC, Cintra, ACS nahiz Colonial eraikuntza eta zerbitzu enpresetan, nahiz Mapfre edo Iberia, %3na pasa jaitsi ziren. Atzerriko inbertsiogileen finantziazioa behar duten besteak, bankuak, egoera bertsuan daude: Santander (-%0,45) ez Ibex-35eko beste banku guztiak, %1,5na pasa jaitsi ziren. Eta Edurnezurik (-%1,28) ezin izan zion joera orokorrari eutsi, 920 milioi mugituta ere. Orotara, Ibex-35eko akzioen 3.642 milioiren akzioak eskuz aldatu ziren

.

Etxebizitzen salmentak. Bigarren eskuko etxebizitzen salerosketak beherakada nabarmena bizi du, lehen eskukoak ere bai. Aurreko hiruhilekoan 146 milioiko irabaziak izandako eraikuntza enpresa nagusiak, 364ko galerak plazaratu ditu orain. Non, hemen? Nork, Europako enpresa batek? Ez, AEBetan izan da eta Lennar, eraikuntza talde nagusiaren kasua da. Nagusiki, lurzoruaren balioa doitu behar izan duelako bere balantzean. Oraingoz. Inork sinetsi ote dezake horrelakorik ez dela hemen gertatuko edo gertatzen ari ? Itxi berri duen inmobiliariarik ez al duzue etxetik gertu ?.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.