Indizeen sua auspotuko zuen zur berri faltan, behera egin zuten atzo pittin bat gure indizeek. Zurrumurruek hori dute, transgenikoek dutena: informazio zehatzik ezean, arriskutsua izan liteke bere hortan berauei jarraitzea baina, bergisan, atzera gelditzeko arriskua ere badago aurrerapenei bizkar emanez gero. Zur edo lur gerta daitezkela, alegia. Bezperan bankuen mugimenduek auspotu zituzten igoerak baina, atzo, Bankinter (+%3,42) eta Popular (+%0,5) igo ziren, alegia, mugimenduotatik urrunen egon litezken bankuak. Santander (-%0,79) eta BBVA (-%0,32) erraldoiek, aldiz, bezperako zurari lur pittin bat gaineratu zioten. Erabat lurperatu gabe baina, kontuak epelduz. 3.594 milioiren salerosketak okupatu zuen akzio azokaren etxaldea. Oraingoz jatorrizko hazi gisa dagoen Endesa (-%0,37) ere itzuli zen, gainera, Ibex-35eko tropelera. Enagasen (-%3,62) inbertsio planak kritika dexente piztu ditu..
Barclays. Eurostoxx-50 indizean igoera esanguratsuenak Barclays bankuarekin bategitea aztertzen ari den Herbereetako ABN Amro (+%2,3) eta herrialde txiki batean (Irlanda) handia den Allied Irish (+%3,04) bankua izan ziren. Adierazgarria, dabiltzan hotsen artean.
El Corte Ingles. Merkatu antolatuetatik at salerosten diren aktiboekin (etxeak bezala El Corte Inglesen akzioak) prezioa jartzea ez da lan samurra. El Corte Inglesen jabeen artean enpresaren %0,67 elkartrukatu dute. 35 milioian behar zuena, 98ra igoarazi du orain epai batek.
BURTSA. Zur berri faltan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu