Burua estalitako lagun batzuek hiru edukiontzi erre dituzte gauerdian Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Haren arabera, Ertzaintza kale erasoa izan ote den ikertzen ari da.
Hamabi eta laurdenean izan da gertaera, Ilustrazioaren hiribidean.
Sutean auto bat kaltetu egin da.