"Buruko arazoak" dituela argudiatu du bere defentsan De la Peñak; zehazki, 11 eta 13 urte zituela ama eta izeba hiltzen saiatu zela. Halaber, Berruetaren hilketa gertatu zen goizean wiski eta garagardo asko edan zuela, eta, beraz, alkoholaren eraginpean zegoela, eta, gainera, ez duela ezer gogoratzen. Nolanahi ere, deklarazio hori ez dator bat hasiera batean Espainiako Poliziako bere kidei egin zienarekin, okina berak tirokatu zuela aitortu baitzuen.
De la Peñaren 19 urteko semea ere atxilotuta dago, ustez, Berruetari labanaz eraso egin ziolako. Larunbatean, Iruñeko Ospitaleko zerbitzu psikiatarikoan semeak hala baieztatu zuen; hots, okinari labana sartu ziola. Halaber, aitak tirokatu egin zuela aitortu zuen. Semeak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.
Pilar Rubio Valeriano de la Peñaren emazteak, berriz, inputatu gisa deklaratu du Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegian, eta semeak hilketarekn zerikusirik duela ukatu du. Gainerakoan, psikiatrikoan ingresatuta segitzen du Rubiok.
Politika
Buruko arazoak dituela eta ez duela ezer gogoratzen argudiatu du bere alde Berrueta hil zuen poliziak
Valeriano de la Peña larunbatean Angel Berrueta okin iruindarra hil zuen Espainiako polizia Logroñoko espetxean dago, eta jakin denez, deklarazio kontrajarriak egin ditu Poliziaren aitzinean zein epailearen aurrean. Hasiera batean, Berrueta tirokatu zuela aitortu zion Poliziari, baina, gero, epailearen aurrean, "buruko arazoak" dituela, goiz hartan alkohol asko edan zuela eta ez duela deus oroitzen adierazi du. Semea ere atxilotuta dago, eta hark ere deklarazio kontrajarriak egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu