Buruko gaixoentzako zentroa
Felix Garrido egoitza inauguratu dute Eguesen (Nafarroan). Buruko gaixotasunen bat dutenentzako aurrenekoa da herrialde osoan. 26 gaixo jasotzeko lekua izango du, eta beste horrenbeste banakako logela izango ditu. Hala ere, birentzako egoki daitezke, beharrizana egonez gero. Gaixoen autonomia pertsonala mantentzea eta birgizarteratzea ahalbidetzea dira helburu nagusiak. Egoitzaz gain, 60 lagunentzako birgaitze psikosozialerako eguneko zentroa ere badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu