gizartea

Buruko zapia erabat debekatzearen aurkako jarrera hartu du Europako Kontseiluak

Guztiz debekatzea ez da bidezkoa Europako erakundearentzat, baina "legez murriztea" ontzat jo du, "segurtasun neurriengatik" egiten denean.

2010eko maiatzaren 11
16:20
Entzun
Europako Kontseiluaren Asanblea Parlamentarioak zapi musulmana erabat debekatzearen aurkako jarrera hartu du, nahiz eta pentsatzen duen "gizonekiko emakumeen menpekotasunaren sinbolo" dela zapiaz estaltzea, "emakumeen duintasunaren eta askatasunaren kontrako mehatxua" dela. Hala ere, "legez murrizketak egitea onar daitezke segurtasun neurriengatik" egiten denean. Estatuei dagokie erabakia hartzea.

Baina edozein dela kasua debekatzea erlijio askatasunaren aurkakoa izan daiteke, Giza Eskubideen Europako Biltzarrak babesten duen eskubidearen kontrakoa. Hori dela eta, garrantzitsuena kontseiluaren arabera, "Europako gobernuek emakume musulmanei euren eskubideen inguruko heziketa ematea da"; emakumeei, eta euren senide eta komunitateei: "bizitza publikoan eta profesionalean parte har dezaten dei egin behar diete gobernuek".

Europako Kontseiluaren mezuak bat egin du Frantzian zapiaren gainean hartu beharreko erabakia eztabaidatzen hasi direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.