Jesus Gines izena du pazienteak; gibeleko transplantea egin zioten orain urte batzuk, eta, azaldu duenez, bizkarrezur muineko minbizia izateko arriskuan dago orain. Hartu beharko lukeen botikak 60.000 eta 80.000 euro arteko salneurria duela esan du, eta oso eraginkorra dela: hartzen duten pazienteen %95 osatu egiten dira.
Eusko Legebiltzarrean agerraldi bat egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponi, argibideak emateko.
Osakidetza ari da C hepatitisak jotako zenbait pazienteri botika ematen; larrien daudenak hautatu dituztela esan du Osasun Sailak. Baina Osasun Ministerioaren finantzaketarik gabeko sendagaia da, eta, hain justu, salaketa egin duen eriari erantzun diote ministerioaren oniritzirik gabe ezin diotela eman berari.
Urte asko isilean egin ditzakeen eritasuna da C hepatitisa, sintomarik eman gabe. Agertzen denean, gibeleko arazoak eragiten ditu normalean. Kutsatuen artean badira hainbat GIBa ere badutenak, eta aparteko arazoak eragin ohi ditu horrek.