'CABACAS AUZIA'

'Cabacas auzian' epaileek "presiorik gabe" lan egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak

Josu Erkorekak esan du Jaurlaritzak "barne diziplinan beharrezko zorroztasunarekin" jokatuko duela.

2013ko apirilaren 16a
19:24
Entzun

Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko, epaileek "presiorik eta inor tartean sartu gabe" lan egin dezaten nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hala azaldu du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, gobernu kontseiluaren ostean eginiko agerraldian.

Cabacas pilotakada batez jo zuten egunean Ertzaintzak izandako hainbat barne komunikazio argitaratu zituen atzo Gara egunkariak. Entzuten zenez, Deustuko ertzainburuak "guztiarekin" Cabacas zegoen tabernara sartzeko agindu zion ertzain bati, nahiz eta hark ohartarazi liskarrik ez zela eta egoera kontrolpean zutela.

Horren inguruan galdetu diote gaur Erkorekari. Esan du Jaurlaritzak argitu egingo dituela ikerketa judizialetik eratorritako erantzukizun guztiak eta, hala egin behar izatekotan, "barne diziplinan beharrezko zorroztasunarekin" jokatuko duela.

Edonola ere, gaur-gaurkoz egin beharrekoa epaileari laguntzea dela gaineratu du Erkorekak, betiere "presiorik eta inor tartean sartu gabe", epaileak "lehenbailehen" argi dezan auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.