Iñigo Cabacasen heriotzaren auziko informazio guztia legebiltzarreko talde guztien eskura jartzeko eskatzen duen mozioa atzera bota zuten atzo PSE-EEk, PPk eta UPDk. EAJk eta EAk adostuta aurkeztu zuten mozio horretan, erantzukizuna argitzeko ere eskatzen dute, auziak epaitegietan daraman bidea alde batera utzita.
PSE-EEk, PPk eta UPDk elkar hartu dute, ordea, eta proposamen hori atzera bota eta beste proposamen bat onartu dute. Haien zuzenketak «ahal den neurrian» ertzainen pilota jaurtigailuen aldaketa azkartzeko eskatzen du. Auzitegiak egiten ari diren ikerketan «konfiantza osoa» dutela adierazi dute. Gainerako taldeak abstenitu egin dira.
'Cabacas auziko' informazioa eskatzen duen mozioa atzera bota dute
PSE-EEk, PPk eta UPDk beste testu bat onartu dute: pilota jaurtigailuen aldaketa azkartzeko eskatzen duena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu