politika

Cabacas hil zeneko tokian gertatutakoa berregiten ari da Espainiako Polizia

Epailearen aginduz Bilboko udaltzainak eta jardun judizialeko langileak ere izan dira probak jasotzen, 2011ko apirilaren 5ean Maria Diaz de Haro kalean gertatutakoa osatzeko; neurketak egin dituzte eta argazkiak atera.

2013ko ekainaren 19a
16:19
Entzun

Atzotik kalea itxita dago Ertzaintzaren pilota batek Iñigo Cabacas larri zauritu eta hil zeneko gertaerak berregiteko. Jone Goirizelaia familiaren abokatua han dago ikertzaileak egiten ari diren lana bertatik jarraitzen, eta inguruko tabernetan gau hartan lanean egon ziren tabernariak ere deitu dituzte. Bi tabernak egun hartan kanpoan jarri zituzten barrak  jartzeko eskatu dute poliziek, besteak beste, neurketak egiteko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.