Politika

Cabacasen familiari iraingarria iruditu zaio Aldekoa torturari buruzko ikastaroan egotea

Torturei buruzko EHUren ikastaroan hartu du hitza Jorge Aldekoa ertzainburuak. Cabacasen senitarteko eta lagunek protesta egin dute atarian. Bideoa: Elkarretaratzea Donostian (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/1VPJ2Y9zzk8[/youtube]

Hodei Iruretagoiena
2016ko ekainaren 28a
07:40
Entzun

Oier Amorrortu Iñigo Cabacasen lehengusuari eta haren familiakoei zein lagunei "iraingarria" iruditzen zaie Jorge Aldekoa ertzainburuak EHUk torturari buruz antolatutako udako ikastaroan parte hartzea. Izan ere, Cabacas hil zuten operatiboko buruetako bat izan zen.

Iñigo Gogoan plataformak antolatuta, elkarretaratzea egin dute ikastaroa hasi aurretik, eta Amorrortuk Aldekoari eta Jaurlaritzari eskatu die gertatutakoa argitzeko. Aldekoak eraikinaren barrutik erantzun die: "Ez naiz hemen egoteko duintasun gabe sentitzen".

2003ko protokoloa onartu zenetik Ertzaintzak "terrorismoagatik inkomunikatutako denei" protokolo hori ezarri diela esan du, ikastaroan, Ugartekok. Kontra egin dio Lorea Bilbao TATeko kideak, eta protokoloa ezarri osteko kasuetan ere torturak salatu direla, baina Ertzaintzaren grabaziorik ez dela inon azaldu salatu du Bilbaok: "Ez dut sinesten ez dakizunik Ertzaintzak torturatzen duela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.