iñigo cabacasen heriotza

Cabacasen heriotzak "argitu gabe" jarraitzen duela gogorarazi dute EAk, Alternatibak, ezker abertzaleak eta Aralarrek

Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari dimisioa emateko eskatu diote berriro ere, gaur Bilbon egindako agerraldian.

2012ko maiatzaren 8a
13:01
Entzun

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak gaur goizean Bilbon egindako agerraldian gogorarazi dute Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan gertatutakoak "argitu gabe" jarraitzen duela, eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari dimisioa emateko eskatu diote berriro ere. Apirilaren 5ean Athletic-Schalke 04 partidaren ostean Ertzaintzaren pilotakada bat jasota erietxera eraman zuten Cabacas, eta ondoren zendu zen.

Ana Etxarte Bilboko Bilduko zinegotzia izan da lau alderdien bozeramaile, eta irakurritako testuan Aresen jarrera gaitzetsi du: "Erantzukizun politikoa bere gain hartzen duela erakusten duen neurririk ez du hartu".

Ertzaintzaren ereduaz "gizarte eztabaida eta eztabaida politiko sakona" irekitzeko deia egin du, lau alderdien izenean, eta "Euskal Herriko garai berrira egokitutako" eredua aldarrikatu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.