Cabacasi buruz hasitako ikerketen berri emateko eskatu dio EAJk Aresi

Auzitegien aitzakia erabiltzeari uzteko esan dio, eta hilaren 18ko kontrol saioan galdera egingo diola jakinarazi

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Iñigo Cabacasen heriotzareki lotuta «dagozkion erantzukizun politikoak ez onartzeko epaileen togen atzean ezkutatzea» egotzi dio Mikel Martinez EAJren legebiltzarkideak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari. Jaurlaritza trabak jartzen ari dela adierazi du, eta horren arrazoia Legebiltzarraren zein herritarren aurrean politikoki erantzun nahi ez izatea dela.

Jarrera aldatzeko eskatu dio: isilik egoteari uzteko eta Cabacasen heriotzari buruz hasi den ikerketen berri emateko. Horretarako eguna ere jarri dio: datorren ostiralean Legebiltzarrean egingo den kontrol saioan barne ikerketen nondik norakoak azaltzeko eskatuko diola iragarri du. Aresek berriro esan du auzia epaitegietan dagoenez ezin duela horren berri eman, eta hilaren 18ko kontrol saiora ez dela joango iragarri du. Bilbon Memoria eta Elkarbizitzarako Jaurlaritzak aste osoan egingo duen biltzarrean egongo dela esan du, eta, beraz, ezingo dela Legebiltzarrean egon.

Bestalde, Ertzaintzak atzo jarri zuen indarrean pilota jaurtigailuak eta borrak erabiltzeko araudi berria. Egungo pilotak ordezkatuko dituzten 40 milimetroko pilota berriak nola erabili ikasten ere hasi dira ertzainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.