'Cabieces auzia'

Cabiecesek dirua itzul dezala eskatu du herri akusazioak

Kutxabankeko negozio zuzendari Ignacio Sanchez Asiainek eta giza baliabideetako arduradun batek deklaratu dute gaur. 

Auzitegiaren kanpoaldean herri akusazioak deituta eginiko elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 22a
13:39
Entzun

Cabieces auzian esku hartu duen herri akusazioak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon, Bizkaiko Lurralde Auzitegian, auzi horretan gaur izan diren deklarazioen karietara. Kutxabankeko negozio zuzendari Ignacio Sanchez Asiainek eta giza baliabideetako arduradunetako batek —Diego Recondo— deklaratu dute gaur.

Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkari ohi Mikel Cabiecesek ustez modu irregularrean Kutxabanketik jaso zituen ordainketei buruz hartu die deklarazioa epaileak. Joan den astean salatu zutenez, aldi berean langabezia saria jaso zuen. 

LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, EKA, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma eta AHT Gelditu Elkarlana elkarteek osatzen duten herri akusazioak eginikoa onartzeko eta dirua itzultzeko eskatu diote Mikel Cabiecesi. Adierazi dute fiskalaren txostenean jasotzen diren datuen arabera argi dagoela Cabiecesi egin gabeko lanengatik ordaindu zitzaiola: "Hilero hark egiten omen zuen lana gure sindikatuetako langileek egun batean egiten dute". 

Kutxabanken pribatizazioak halako irregulartasunei bidea irekitzen diela ere salatu dute, eta EAJ, PSE eta PPri "ate birakarien politika" alboratzeko eskatu diete. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.