Cadreitako entzierroan lau pertsona zauritu dira, behi batek hesia igaro duelako

Erredakzioa
Iruñea
2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Lau pertsona zauritu zituen behi batek atzo goizaldean, Cadreitan (Nafarroa), entzierroko hesiaren gainetik jauzi egin eta ikusle artera sartuta. Herriko festak dira Cadreitan, eta entzierroa egin ohi dute goizaldean, ordu bietan. Laurak ospitalera eraman zituzten, Tuterara, haietako bi adarkatuta; 18 urteko neska batek gihar bikian du zauria, eta 60 urteko gizon batek, izterrean. Hesi bikoitza jartzen dute Cadreitako entzierroan, eta, bat gaindituta, bi hesien artean geratu zen animalia; hartara, azkar sartu ahal izan zuten berriro ohiko bidean.

Bestalde, Iruñeko entzierroan zauritutako gizon batek larri segitzen du Donostiako Ospitalean. Lurrera jausi zen, eta zezen bat etorri zitzaion gainera. Gero egin zitzaion ondoeza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.