Caengo aita-seme batzuen bila ari dira Euskal Herrian
BAIONA. Frantziako Polizia Caengo aita-seme batzuen bila dabil Ipar Euskal Herrian. Iraila hastapenean desagertu ziren aita eta 8 urteko semea. Bahiketaren susmoa du Poliziak, gizona emaztearengandik berezi ondoren desagertu delako semearekin. Gizonaren autoa Baionan agertu da, eta horrek bultzatu du Polizia ikerketa Euskal Herrira zabaltzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu