Enpresak

CAFek 28 tren egingo ditu Euskotrenentzat

Horietatik hamabi Bilboko Metroko hirugarren linearako izango dira.

CAFek 2011n Euskotrenentzat egindako eskariaren trenetako bat, Beasaingo lantegian. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko ekainaren 30a
11:41
Entzun

150 milioi euroko kontratua lortu du Beasaingo CAF enpresak. 28 tren egingo ditu Euskotrenentzat. Hiru bagoi izango dituzte, hamazazpina metrokoak, eta 296 bidaiari hartzeko aukera emango dute, horietatik 94 eserita. Etorkizunean laugarren bagoia ere erantsi ahal izango zaie.

28 tren horietatik dozena bat Bilboko Metroko hirugarren linearako izango dira. Orain ari dira eraikitzen Bilboko Matiko auzoa eta Etxebarri lotuko dituen ibilbidea. 2016 bukaeran martxan jartzea espero da.

CAFek 2015etik 2020ra bitartean entregatu beharko dizkio ibilgailuak Euskotreni.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.