Caja Laboralen eta Ipar Kutxaren arteko bat-egitearen izen berriak izan du gaur oihartzuna kirol munduan. Caja Laboralek Saski Baskonia kluba babesten du, eta gaur jada Fuenlabradaren aurkako partidan izen berria zuen elastikoarekin aritu dira: Laboral Kutxa. Elastiko berrien aurkezpen ofiziala astelehenean 12:30ean izango da.
Garaipen batekin estreinatu dute elastiko berria Gasteizko taldeak, 83-86 irabazi baitu. Nemanja Bjelicaren jokoa erabakigarria izan da.