Fernando Trapero joan den larunbatean ustez bi etakidek tiroka zauritu zuten guardia zibila hil dela jakinarazi dute 14:00ak aldera iturri ofizialek. Baionako Cote Basque erietxean koma sakonean egon da Capbretongo (Landak, Frantzia) aparkaleku batean tirokatu zutenetik. Buruan tiro bat zeukan.
Iragan larunbat goizean ETAko kideen zaintza lanak egiten ari ziren bi guardia zibil tirokatu zituzten Capbretongo merkataritza zentro bateko aparkalekuan, ustez bi etakidek. Raul Centeno 24 urteko madrildarra segituan hil zen. Fernando Trapero 23 urteko madrildarra oso-oso larri zaurituta eraman zuten Baionako erietxera, eta gaur hil da.
Gorpua bihar arratsaldean eramango dute Madrilera. Ostiralean emango diote lur, El Tiemblon (Avila, Espainia); hangoa du familia.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidentea Baionan izan zen atzo, Trapero bisitatzen. Gaur, heriotzaren berri jakitean, haren sendiari doluminak bidali dizkio.
Capbretonen zauritutako beste guardia zibila hil egin da
Fernando Trapero oso-oso larri zegoen tiroketaz geroztik. Raul Centeno guardia zibila larunbatean bertan zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu