BIHAR BERRIA-N

Capdevielle: "Ezin dugu itxoin estatutu bereziko lurralde elkargoen sortzeko erabakia gobernutik jitea"

Besteak beste, Ipar Euskal Herria politikoki egituratzeko aukerez mintzatu da PSko diputatua. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2013ko uztailaren 10a
17:25
Entzun

Frantziako Gobernuak abiatutako deszentralizazio erreformari zuzenketa bat egitea proposatu zuen Capdeviellek; "Kultur ondarean berezitasun bat" izateaz gain, "elkartasun espazio bat" osatzen duten lurraldeentzat lurralde elkargo bat osatzeko aukera eskatzen zuen Capdeviellek. Frantziako Legeen Batzarrak atzera bota zuen proposamena.

Capdeviellerekin hitz egin du BERRIAk, eta hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar. Honako hauek dira esandakoetako batzuk:

- "Nik diot ezin dugula beti itxoin estatutu bereziko lurralde elkargoen sortzeko erabakia gobernutik jitea. Artikulu horren gauzatze baldintzak zehaztea dut eskatzen nire aldaketarekin".

-"Dolu dut nire eskaera esplikazioarik gabe baztertu izanaz. Baztertua izan da arrazoi politiko batengatik, ez da arrazoi juridikorik".

- "Hiri elkargoa sor dezakegu Euskal Herrian, hori izateko behar den biztanleria heina 250.000 biztanlera jaitsi dutelako. Egin dezakegu eta inork ezin digu oztopatu. [...] Nire ustez, gure geroa horretan kokatzen da; ez dugu iritzia galdetzerik Parisi, eraiki dezakegu".

- "Parisen inork ez du ezagutzen egoera; inoiz ez da hemengoa aintzat hartu, eta domaia da. Beraz, Parisen duten ikuskera erabat karikaturala da, ez dute batere [Euskal Herriko] errealitatea ezagutzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.