Atxiloketak

Carlos Garcia Preciado iheslaria atxilotu dute Erroman

Espainiako Auzitegi Nazionalak hamasei urteko kartzela zigorra ezarria zion, "terrorismoa" egotzita.

Carlos Garcia Preciado. EFE
2015eko otsailaren 25a
11:43
Entzun

Hamabost urte zeramatzan ihes eginda Carlos Garcia Preciado andoaindarrak. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, ordea, goizean atxilotu du Italiako Poliziak, Erroman, Espainiako eta Frantziako agintariek emandako atxilotze aginduei jarraikiz.

Garcia Preciadori hamasei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 1997an Andoainen banku baten bulegoak erretzeagatik. Horretaz gain, beste hiru urteko kartzela zigorra ere jarri zioten Frantzian, ETAko kidea izatea egotzita.

Atxiloketa honen harira Sortuko eledun Pernando Barrenak esan du "gatazkaren konponbideak espetxeak hustutzeko politikak" behar dituela, "eta inondik ez berauek betetzen jarraitzekoak". Atxilkoketa garaiz kanpokotzat jo du, lekuko baten deklarazioan oinarritutako duela 18 urte izaniko gertaerengatik atxilotu baitute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.