Helmugarako 50 kilometro falta zirela, Bidanian gora jo du erasoa Carlos Garcia Quesadak. Ordurako 39 txirrindulariko taldea tropeletik bereizita zihoan, eta argi zegoen haietakoren batek eskuratuko zuela garaipena.
Garcia Quesadaren erasoari, ordea, ezin izan dio inork eutsi. Gogor ekin dio maldan gora, eta gogor egin ditu helmugara bitarteko 50 kilometroak. Une batean, minutu eta 27 segundoko aldea atera dio lasterketa buruan zihoan taldeari, baina, azkenean, hurrengoa baino 45 segundo lehenago iritsi da helmugara. Ordiziatik (Gipuzkoa) Ordiziara arteko 165 kilometroko ibilbidea egiteko 3 ordu 47 minutu eta 32 segundo behar izan ditu.
Daniel Moreno izan da bigarren, agertu bezala, 45 segundora. Haren atzetik irabazlearen bi taldekide sailkatu dira: Adolfo Garcia Quesada anaia eta Javier Pascual Rodriguez.
Guztira 110 txirrindularik parte hartu dute Ordiziako Klasikoaren 82. ekitaldian.
Txirrindularitza
Carlos Garcia Quesadak irabazi du Ordiziako Klasikoa
50 kilometro ihesean, bakar-bakarrik, egin eta gero, Comunidad Valenciana taldeko Carlos Garcia Quesadak irabazi du Ordiziako Klasikoa (165 kilometro). Comunidad Valenciana taldeko txirrindulariak izan dira jaun eta jabe tropelean: hirugarren eta laugarren Carlos Garcia Quesadaren taldekideak izan dira —irabazlearen anaia Adolfo hirugarren eta Javier Pascual Rodriguez laugarren—. Daniel Moreno izan da bigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu