Presoak

Carlos Iñigo aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltsar Garzonek

Urtarrilaren 29an Frantziatik Espainiara eraman, eta, harrezkero, espetxean zegoen Carlos Iñigo aske uzteko agindu du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ekineko kide zenez ETAko egitura politikoko kide izatea leporatzen zion Garzonek Iñigori, eta horregatik agindu zuen Espainiara eraman zutenean kartzelan sartzeko. Orain, ordea, delitu horregatik dagokion zigorra jada Frantzian bete duela ebatzi du Garzonek, eta aske lagatzeko agindu du. Izan ere, Frantzian hiru urtez espetxean egon zen Iñigo "ETAri laguntzeagatik".

2004ko otsailaren 12a
17:56
Entzun
Zehazki, ETArekin harremana zuten ekintzetan parte hartzeagatik zigortu zuen Parisko Auzitegiak Iñigo, "Frantzian zein Espainian" egindako delituengatik, eta "Frantziara heldu aurretik zein lehenago" egindakoengatik. Ondorioz, zigor horretan egun Espainian lepora dakiokeen delitu guztiak sartzen direla iritzi dio Garzonek.

2001eko uztailaren 31an auzipetu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Carlos Iñigo, Jarraiko eta Haikako beste 30 bat kiderekin batera. Ekineko kide eta, ondorioz, ETAko egitura politikokoak, izatea leporatu zien. Martxoan, Haikako buruzagiak atxilotu zituztenean, Frantziara alde egin zuen Iñigok, eta han atxilotu zuten, azaroaren 9an. Ordutik urtarrilaren 29an Espainiara eraman zuten arte, Frantziako kartzeletan egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.