Euskal presoak

Carlos Iñigo Soto del Real espetxean sartu dute, "ihes egiteko arriskua zuelako"

Atzo Frantziak Espainiara kanporatu zuen Carlos Iñigo Blasco presoa atarrabiarra Madrileko Soto del Real espetxean sartu dute, Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez. "Ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatu du epaileak erabaki hori hartzeko. Epaileak "Nafarroan Ekin eta Haika erakundeetako ordezkari izatea" leporatzen dio presoari. Iñigok hilabete egin du gose-greban bere kanporatze arriskua salatzeko, eta dagoeneko hogei kilo inguru galdu ditu.

2004ko urtarrilaren 30a
12:57
Entzun
Askatasunak salatu duenez, Carlos Iñigok hiru urte pasa ditu Frantziako espetxeetan, eta leporatzen zaizkion karguak ikusita, dagoeneko zigorra bete Frantzian. Hori dela eta, Iñigoren abokatuek helegitea jarriko dute, kargu beragatik bi zigor betearaztea egin nahi diotelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.