Emakumeen kontrako indarkeria

Carlota Ortuzarren hilketa salatzeko elkarreratzea egin dute Urruñan

2008ko irailaren 6a
15:29
Entzun
Gizonen bortizkeriak aski lelopean, elkarretaratzea egin dute Urruñako (Lapurdi) Herriko Etxearen atarian Carlota Ortuzarren hilketa salatzeko. Autopsiak frogatu duenez, 76 urteko Jon Ortuzar senarrak hil zuen 60 urteko emakumezkoa. Bortizkeria Sexistaren aurkako Kolektiboak deituta egin da elkarreratzea, besteak beste, hilketa hori ez dela "pasio krimena" ohartarazteko, baizik eta "krimen sexista" dela.

Ekitaldia amaitzeko Anuntxi Arana mintzatu da antolatzaileen izenean, eta Frantziako Estatuan hiru egunetik behin bikotekideak edo bikotekide ohiak eraso eginda emakume bathiltzen dela agertu du. Halako "basakeria" salatu egin behar dela azpimarratu du eta gizarte sentsibilizatzea ezinbestekoa dela.

Atzo Euskal Herriko beste hainbat tokitan egin ziren Ortuzarren hilketa salatzeko elkarretaratzeak, Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.