politika

Carod Rovira: "Zer egiten du Otegik preso?"

Kataluniako Generalitateko presidenteordeak esan duenez, "politikaren garaia da hau, ez armena" eta ezker abertzaleko kidea kalean izateak "gogoeta eta ekimen politikorako balioko luke". Otegi iazko urritik daukate kartzelan, eta martxoan bi urteko espetxe zigorra jaso zuen.

2010eko irailaren 11
12:59
Entzun
"Zer egiten du Arnaldo Otegik preso?". Horixe galdetu du gaur Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohi eta Kataluniako Generalitateko presidenteordeak RAC1 Kataluniako irrati katean, Euskal Herriko egoeraz mintzatu deneasn. Izan ere, Carod Roviraren ustez, Otegi kalean izateak "gogoeta eta ekimen politikorako balioko luke, ezker abertzalea bide politikoetara eramateko. Politikaren ordua da hau. Otegi politikaria da. Politikak hitz egiteko garaia da hau, ez armek hitz egitekoa".

Iazko urritik daukate Otegi ezker abertzaleko kidea kartzelan -Batasuna berrosatu nahi zuelakoan atzeman zuen Espainiako Poliziak-, eta aurtengo martxoan Espainiako Auzitegi Nagusiak bi urteko espetxe zigorra jarri zion omenaldi batean "terrorismoa goratu" zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.