Casanova ETAk hildako tenientea omendu dute
BERRIOZAR. Francisco Casanova Espainiako ejertzitoko tenienteordea omendu zuten atzo Berriozarren. ETAk hil zuen, 2000. urtean. San Esteban parrokian meza bat egin zuten haren omenez eta, ondoren, lore eskaintza bat zuten Askatasunaren Atean. 2005ean Casanova eta ETAko beste biktimen omenez eraiki zuten monumentuan. Berriozarko Bakearen Bizilagunak elkarteak antolatu zuen omenaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu