EZBEHARRA

Cascanteko ume bat hil da Errioxan izandako auto istripu batean

Calahorran (Espainia) gertatu da ezbeharra, N-232 errepidean.

2017ko abuztuaren 11
08:20
Entzun

Gaur goizean, 09:23an, aurrez aurre elkar jo dute furgoneta batek eta kamioi batek N-232 errepideko 358. kilometroan, Calahorran. Furgonetan, gizonezko bat eta bi ume zihoazen; horietako bat da hildakoa, 11 urteko neskatoa.

Beste haurra, sei urtekoa eta hil denaren ahizpa, larri eraman dute Iruñera, eta gizonezkoa, berriz, bi haurren aita, Logroñoko San Pedro erietxera eraman dute; larri dago hura ere. Familiak Cascanten (Nafarroa) du bizilekua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.