Nafarroako Gobernuak Acciona eta Obenasa enpresei eman dizkie AHT abiadura handiko trenaren Castejon eta Cadreita arteko zatiko lanak. Miguel Zarraluki Sustapen kontseilariak jakinarazi du abuztuan hasiko dituztela lanak. Castejon-Cadreita zatiak 6,2 kilometro ditu, eta lanen aurrekontua 28,5 milioikoa da.
Sustrai Erakuntza taldeak AHTak ingurumenean eragiten dituen kalteak salatu ditu, eta krisi garai honetan «dirutza hori xahutzearen aurka» azaldu da. Hala, arduraz jokatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, eta tren lasterraren eraikuntzan atzera egiteko.
Castejon eta Cadreita arteko AHTaren zatiko lanak eman dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu