Gizartea

Castejonen bi guardia zibil hiltzeagatik 47 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gimenez Arberi

2008ko uztailaren 29a
16:04
Entzun
Nafarroako Auzitegi Probintzialeko 3. sailak 47 urteko kartzela zigorra ezarri dio Jaime Gimenez Arberi, 2004ko ekainaren 9an Castejonen (Nafarroa) bi guardia zibil hil zituela frogatutzat jo ondoren.

Arbe -El Solitario (Bakarlaria) gisa ezaguna- Espainian hamaika banku lapurtu izanaz akusatuta dago baita ere, baina oraindik ez dute horregatik zigortu.

Espainiako Polizia eta Guardia Zibila hainbat urtez ibili dira banketxe horiek pistola batez ebasten zituen gizonezkoaren bila. Oraindik frogatu gabe dago Arbek lapurreta horiek egin zituela.

Dena den, 2004ko ekainean Arbe Castejon aldetik zebilelarik, guardia zibil batzuk gerturatu zitzaizkion, eta hauek tiroz hil zituen. Horixe frogatutzat jo dute epaileek. Juan Antonio Palmero eta Jose Antonio Vidal dira Arbek hildako guardia zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.